Azkenengo urteetan egin bezalaxe, Amurrioko euskalgintza eta kultura eragile ezberdinek Euskara Zerbitzuarekin batera egitarau oparoa antolatu dute larunbat honetarako. Ohiturak elkartea, Mendiko Lagunak, Uhinak Irratia, Aiaraldea, AEK eta euskalgintzako ordezkari ezberdinek osatutako lantaldeak euskararen erabilera bultzatzeko ekintzak antolatu dituzte. Besteak beste, mendi martxa, haurrentzako tailerrak, txakolin eta gazta dastaketa, mus txapelketa, bertsolariak, kantukada, dantza plaza, zanpantzarrak, zuzeneko irratsaioa...