Gazte Akanpada Amurrion gazteentzako lokalak aldarrikatzeko

Amurrioko gazte asanbladak bete betean jarraitzen du gazteentzako lokalak eskatzeko aldarrikapena zabaltzen. Duela hiru astea bizikleta martxa bat antolatu bazuten, oraingoan Juan de Urrutia plazan egingo duten akanpada. Ostiral honetan, maiatzak 28 izango da arratsaldeko 19:30etatik hasita.
Aldarrikapenean sakontzeko, hainbat ekimen antolatu ditu Amurrioko Gazte Asanbladak akanpadaren jiran.

Amurrioko gazte asanbladak bete betean jarraitzen du gazteentzako lokalak eskatzeko aldarrikapena zabaltzen. Duela hiru astea bizikleta martxa bat antolatu bazuten, oraingoan Juan de Urrutia plazan egingo duten akanpada. Ostiral honetan, maiatzak 28 izango da arratsaldeko 19:30etatik hasita.
Aldarrikapenean sakontzeko, hainbat ekimen antolatu ditu Amurrioko Gazte Asanbladak akanpadaren jiran. Akanpadari irekiera ematearekin batera konzentrazioa burutuko dute gazte-lokalaren alde, eta ondoren Parrillada egingo dute.  
Gaueko hamaikak aldera Bideo-emanaldia antolatu dute gazteek, eta biharramuneko gosariarekin amaiera emango diote ekimenari, goizeko 9etan hain zuzen ere.   
Ez da hau baina aiaraldeko gazte asanbladek antolatu duten ekitaldi bakarra asteburu honi begira. Laudioko gazte asanbladak jardueraz betetako gazte eguna antolatu baitu zapatu honetarako. Ikus albistea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide