Eguzkia lagun milaka pertsona elkartu dira Amurrioko Txakolin egunean

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2010ko mai. 23a, 16:11

Eguraldia lagun milaka lagun ekartu dira txakolinaren aurtengo uzta ospatzeko urtero antolatzen duten jai egunean.

Eguzkiarekin batera, goizean goizetik atera dira kalera postuen muntaia burutu behar zuten baserritar eta artisauak. Baita azoka gosez esnatu diren amurrioarrak ere.

Eguraldia lagun milaka lagun ekartu dira txakolinaren aurtengo uzta ospatzeko urtero antolatzen duten jai egunean.

Eguzkiarekin batera, goizean goizetik atera dira kalera postuen muntaia burutu behar zuten baserritar eta artisauak. Baita azoka gosez esnatu diren amurrioarrak ere.

Goizeko 11tan eman zaio hasiera festari. Rosa Ruiz Vidan Jatorri Izendapenarekin elkarlanean egindako lanagatik omendu ondoren, Juan Mari Juaristi eta Zigor Enbeita aritu dira nor baino nor bertaratutakoak zirikatzen. Karparekin batera, jai-giro erraldoiak asetu du Amurriora hurbildu direnen egarria. Izan ere, 150 mahaikiderentzako txakolin eta edalontziak mugimenduan egon dira uneoro.

Alabaina, egon da txakolina dastatzeaz gain jaki goxoa ahoratzeko aukerarik ere. Izan ere, Sloww Food elkarteak San Anton plazan dastaketa eskaini du. Juan Urrutia plazak, ordea, herri bazkariaren ordez pintxo, arrazio eta txakolina luzatu die hurbildutako aiararrei. Getariako antxoa, txistorra, hestebete, Lumagorri oilasko, Aginagako angula eta Arabako babarrun pintoen artean, beraz, eguraldia bezain eder igaro dute amurrioarrek aurtengo txakolin eguna.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide