Hasia da dagoeneko Laudioko euskarak pausu bat haratago jaia. Goizeko lehen orduetatik jende andana bildu da Laudioko Herriko Plazan Basalarrina kultur elkartearen hamargarren urteurrenaren karietara antolaturiko ospakizunari euren babesa emateko asmoz.
Kirikiñok, Uhinak Irratiak, Aiaraldea.com-ek eta beste zenbait eragilek montaturiko zazpi bat haimaz hornitutako enparantza kolorez bete da...kolorez eta euskaraz.
Ttunturro zanpantzar taldearen doinua atzean dutelarik, Uhinak Irratiko Insertkoin programako kideak zuzeneko emisioa egiten ari dira eta horren ondoren, ekitaldi ofiziala izango da, eguerdiko ordu bata t’erdiak aldera.
Aizkolariak, dantzariak, mokadu txapelketa eta ardo dastaketa garatzen ari dira orain enparantzan, eta arratsalderako ere egitarau opaoa dugu zai. Eguerdi aldean bazkari legea (oraindik ere lekua dago), mus txapelketa, herri kirolak eta dantzarako aukera ere izango dute bertaratutakoek.
Zalantza barik merezi du Laudiora hurbiltzeak, festa giro bikaina izango baita egun guztian zehar. Animatu zaitezte euskararen alde pauso bat harago ematera!