Laudioko Udalaren Euskara sailak jakinarazi duenez, asko dira uda honetan zehar euskara ikasi ahal izateko aukerak.
Udako ikastaro trinkoak dira akaso normalean sasoi honetan arrakasta handiena dutenak, urteko zereginak alboratu eta opor plana ikasketarenarekin lotzea ahalbidetzen dutenak. Zentzu honetan eguneko 5 ordutako barnetegien berri eman digu udalak, bai eta non/nola/zein preziotan izango diren azaltzen duen eranskina bidali ere (ikusi ezkerreko zutabean).
Bestalde, HABEk garatutako “Egonaldiak familia euskaldunetan 2010” programaren berri ere jaso dugu. Programa honen bidez, familia euskaldun batean hamabostaldi bat, hilabete bat edo bi hilabete pasatzeko aukera emango zaio euskara ikasten edo hobetu nahian dabilen pertsonari bai eta bertako euskalkia ezagutzeko ere. Programa uztailean, abuztuan eta irailean garatuko da.
Euskara ikasketak %75ean finantzatzeko aukera
Laudioko Udalak matrikularen % 75 ordainduko dio 2009/2010 ikasturtean euskara ikasten egon diren pertsonei, bai eta udako barnetegi batean parte hartu nahi dutenei ere (kasu batzuetan % 100a). Eskakizun bakarra Laudion erroldatua egotea eta eskola orduen %85ean parte hartu izana dira. Euskara ikasketak finantzatzeko Udalak 43.300 euroko aurrekontua du. Deialdi honekiko zehaztasun gehiago hemen (eta zuzenketa batzuk hemen).