Euskal Herrian egiten ari diren bisita luzean, Aiaraldera ere hurbildu zaizkigu Emiliano Zapata eta Pancho Villa iraultzaile mexikarren ilobak. Duela egun batzuk Urduñan izan genuen eurekin egoteko aukera, eta oraingoa Laudion eskainiko dute hitzaldia. Bihar izango da, asteazkena maiatzak 18, Udaletxeko Hitzaldi Aretoan arratsaldeko zazpiretan.
Agustin Villa Córdovak eta Emiliano Zapataren ilobak "iraultza baten historia" hitzaldia eskainiko dute, eta euren ahotik hurbildu ahal izango gara iraultza mexikarraren kontaketara. Aukera paregabea mexiko herriaren pasarte garrantzitsu hau hobeto ezagutzeko.
Wikipedian topa dezakegu bi iraultzaile haundi hauei buruzko informazio gehiago:
Emiliano Zapata Salazar (Anenecuilco, Morelos, 1879ko abuztuaren 8a– Chinameca, Morelos, 1919ko apirilaren 10a) militar mexikarra izan zen, Mexikoko Iraultzaren buruzagi nagusietako izan zena Pancho Villa eta beste batzuekin batera Porfirio Diaz jeneralaren aurka.
Emiliano Zapata anarkismotik jaso zituen hainbat ideia, "lurra eta askatasuna" aldarrikatuz.
Bestela, 40 urte barik zituela erail zuten orduko gobernuaren kide batzuk antolatutako segada batean.