Oso gutxi izan dira historia hurbilean askatasun sexualak Laudion defendatu izan dituzten taldeak. Horrela, beste herri eta hiri askotan gay, lesbiana eta transexualen elkarteak sortu izan diren bezala, Laudion ez da horrelako esperientziarik izan. Homofobia, transfobia eta lesbofobia bezalako gizarte gaitzen aurkako borroka ez da beraz behar bezala gizarteratu gurean. Eta gure gizarte hurbilean sexu aukerak eta identitateak askatasunez bizitzea ez da ematen duena bezain erraza. Lan asko dago egiteko zentzu horretan.
Homofobiaren aurkako Naziarteko egunean ere, Udala izan da zentzu horretan iniziatiba hartu duen bakarra, era soil batean hartu ere: Larunbatean “Mi Nombre es Harvey Milk” filmea proiektatu zen Lanbide Heziketa Eskolan eta gaur dugu bigarren zita: “Marika de Playa” antzezlana ikusteko aukera izango dugulako Lanbide Heziketa Eskolako Areto berdinean.18 urtetik gorakoei gomendatutako antzezlan honetan, Patxi Pérez eta Mila Espigak Victor pertsonaiaren 40 urtetako krisia historia kontatzen dute. Zita beraz, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko zazpietan.