Festa giroa iritsi da Aiaraldera, San Jose, Arespalditza, Artomaña eta oraindik indarrean dauden Otxomaioen segidan datoz Arbaitza auzoko San Isidro jaiak, zapatua eta domekan ospatuko direnak hain zuzen ere.
San Isidro baselizaren bueltan hainbat eta hainbat ekitaldi topatuko ditugu bi egun hauetan. Zapatuan eguna trikitrixen doinura esnatuko ziagu bertan, 11:30etan egingo den kalejira baten bitartez San isidroren ohoretan ospatuko den mezari bide emanez eguerdian. Ondoren, Aiara dantza taldearen eskutik izango dugu saioa, eguerdiko 13:00etan hain justu. Ohikoa den bezala, arkumea zozketatuko da bertaratutakoen artean 13:30etan eta gauerarte atsedena hartzeko parada izango dugu,, 22:00etan hasiko baita baselizaren bueltan erromeria; Arizgoiti taldearekin hain zuzen ere.
Dantzaldian indar denak xahutu ez dituenarentzako egitarau lasaixeagoa izango dugu domekan. Zapatuan bezala trikitrixen doinura esnatu eta 12:15etan ospatuko den mezaren ondoren, Orozkoko Abesbatzak kontzertua eskainiko du 13:00etan.
Asteburu guztian zehar txozna zabalik egongo da Arabaitza auzoan eta bertan etxean egindako pintxo eta bokadillo goxoak izango ditugu eskura.
Jaien jira eta bira hasi da dagoeneko, etenik izango ez duen festa-soka luzea, ondo pasatzeko parada ezin hobea.