Luiaondoko saihesbidea eta Arespalditzako zeharbidea konpontzeko eskaerak

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2010ko mai. 14a, 08:47

Aiarako Eusko Alkartasunako zinegotzia den Pedro Picazak berriz ere eskatu du Arespalditzako zeharbidea lehen bait lehen eta atzerapen gehiagorik gabe konpontzea. Adierazi duenez, azken egun hauetan zeharbidearen egoera kaskarrak beste auto istripu bat eragin du, eta zerrenda luze baten azkena besterik ez da izan. Adierazi duenez Arespalditzako herritarrak urteak daramatzate iristen ez den konponbide baten zai. Nahiz eta Foru Aldundiak adierazi duen obra lanak lizitazio egoeran daudela, “errealitatea da ez dirala oraindik ere lehiaketara atera”.

Aiarako Eusko Alkartasunako zinegotzia den Pedro Picazak berriz ere eskatu du Arespalditzako zeharbidea lehen bait lehen eta atzerapen gehiagorik gabe konpontzea. Adierazi duenez, azken egun hauetan zeharbidearen egoera kaskarrak beste auto istripu bat eragin du, eta zerrenda luze baten azkena besterik ez da izan. Adierazi duenez Arespalditzako herritarrak urteak daramatzate iristen ez den konponbide baten zai. Nahiz eta Foru Aldundiak adierazi duen obra lanak lizitazio egoeran daudela, “errealitatea da ez dirala oraindik ere lehiaketara atera”.
A-624 errepidea “Arespalditzako kale nagusia da praktikan, eta etengabe hazten ari den herria da gurea” adierazi du Picazak. “Espaloi berriak eraiki behar dira, bai eta zebra bideak ezarri autoen eta pertsonen zirkulazioa ahalbidetzeko”. Azkenik, Eusko Alkartasunak autoei abiadura muga bat ezartzea proposatzen du.

Luiaondoko saihesbidea konpontzea eskatu du Ezker Abertzaleak Biltzar Nagusietan.

Bide hau txirrindularientzako seguruago izan dadin luzatu berri du eskaera talde abertzaleak. Hartu beharreko neurriak “ ahalik eta eperik motzenean” hartzeko eskaera luzatzen duen mozioan aipatzen denez, “ A-625 errepidean kotxe istripuz 3 lagunek bizia galtzeaz gain, beste 3 txirrindularik ere bizia galdu dute saihesbidea zabaldu zutenetik, azkenengoak otsailaren 17an”.
Zabaldutako prentsa oharrean azaldu dutenez, “apirilean Laudio, Amurrio eta Aiarako txirrindulari elkarteetako ordezkariek Biltzar Nagusietan egin zuten agerraldia, besteak beste bide bazterra zabaldu edo txirrindularientzako Luiaondora sartzeko tunela eraikitzea eskatuz”. Ezker Abertzalea taldeak adierazi duenaren arabera,  “Aldundiak Lan eta Garraio Batzordean eta EAJren Laudioko ordezkaria den Jose Luis Letonaren ahotan, tunela eraikitzea baztertu zuen, garestiegia zela argudiatuz.  Bide bazterrak garbitu eta seinale gehiago jartzeko asmoa baino ez du agertu”.
Ezker Abertzalearen Arabako biltzarkide taldeak "Txirrindularien Bideetako Foru Plana"-ren zai egon gabe “berehalako neurriak” hartu ditzala eskatu du mozio honetan. Mozioaren eskaera zehatzak hauek izango dira:
1.- A-625 errepideko Luiaondoko saihesbideko puntu beltza txirrindulari zein kotxe gidarientzat ziurrago bilakatzeko aukera ezberdinak eskualdeko txirrindulari klubekin batera berehala aztertzea, horien artean Luiaondora sartzeko tunel bat eraikitzeko aukera eta bide bazter zabalago bat eraikitzearena.
2.- A-625 errepideko Luiaondoko saihesbideko segurtasuna areagotzeko hartu beharreko neurri guztiak urte beteko epean burutuak izatea.

Alderdi guztiek euren jarrera argitu beharko dute osoko bilkuran.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide