“MADE IN LAUDIO” ekimen berritzailea Laudioko jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2010ko mai. 11a, 08:53

Ekitaldi berritzaile eta berezi baten berri izan dugu gurean; Datorren Abuztuaren 25ean, San Roke jaietako berakatz egunean herriko plazan antolatu asmo den  MADE IN LAUDIO ekitaldia. Antolatzaileen esanetan  “laudiarrek egindako edo Laudioari buruzko ikuskizun bat da, laudiar ta kanpotarren gozamenerako” eta “Laudioko jaietan herri partaidetza areagotzea” du helburu.

Umorea ardatz hartuta, bi formato koninatzen ditu ikuskizun honek; alde batetik “Laudio-Vision” deitu duten atala, eta bestetik “Laudio-Antzoki”.

Lehenengoan herritarrek egindako 3 minutu baino gutxiagoko bideoak eraman nahi dituzte oholtzara. “Laudio-Antzoki”sailak ordea, formato irekiagoa du; bertan bost minutu baino gutxiagoko zuzeneko ekitaldiak prestatu eta eszenaratzeko gonbitea egiten diote antolatzaileek herritarrei; Playback-ak, bakarrizketak, txisteak, magia, karaokea...Baldintza bakarra izango du formato honek;  bi mikrofono eta CD erreproduktore bat baliatuz egin beharra., artifizio gehiagorik gabe alegia.

Bi kategoria hauetako batean (edo bietan) izen emateko maiatza bukatu arteko epea ezarri dute antolatzaileek, eta eskaerak e-posta honetara bidaltzea eskatu dute:  madeinlaudio@gmail.com   Taldearen izena eta harremanetarako telefono zenbaki bat adierazi behar dira bertan.

Antolatzaileak parte hartu nahi dutenen ikuskizuna prestatzen laguntzeko prest agertu dira, nabarmendu dutenez “ garrantzitsuena parte hartzea” delako.

Informazio gehiago jaso izanez gero:  www.madeinlaudio.com.

Zinez ekimen interesgarria eta erakargarria, laudioarren sorkuntza umorez sustatzeko parada ezin hobea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide