“Garrantzitsuak diren proiektu guztiak zangotrabatzea” leporatu dio Jon Karla Menoio alkateak Ezker Abertzaleari

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2010ko mai. 10a, 16:31

Ezker Abertzaleak  San Martin futbol zelaiaren inguruan irregulartasunak salatu ditu  gaur zabaldutako oharrean (ikusi albistea), eta Jon Karla Menoio alkatearen erantzuna berehalakoa izan da;  irrati kate komertzial batean adierazi duenez, hauek guztiak “ezker abertzaleak beti izan duen dena lokazteko joeraren” ondorio direla adierazi du.

Ezker Abertzaleak  San Martin futbol zelaiaren inguruan irregulartasunak salatu ditu  gaur zabaldutako oharrean (ikusi albistea), eta Jon Karla Menoio alkatearen erantzuna berehalakoa izan da;  irrati kate komertzial batean adierazi duenez, hauek guztiak “ezker abertzaleak beti izan duen dena lokazteko joeraren” ondorio direla adierazi du.


Ezker abertzalearen “helburu bakarra herriarentzat garrantzitsuak diren proeiktuak zangotrabatzea” dela adierazi du alkateak eta hortarako ´denak balio´duela. Alkateak bere harridura azaldu du talde abertzaleak orain plazaratu duen salaketagatik, “ezker abertzaleak berak Gobernu-batzordean kalifikazio aldaketa hau onartu zuelako”.


Salaketa honekin udal teknikariak begipuntuan jarri izana gaitzetsi du Menoiok, “zalantzak sortu eta jende asko lokazten” delako horrela. Alkateak azaldu duenez, obra hau burutzeko kalifikazioa oso hertsia zen eta empresa gehiagok lehiaketa horretan parte hartzeko aukera emateko egin da aldaketa. Horrela, adierazi duenez, obra bera ere merketzeko aukera egongo da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide