Etxebarri baserria babestutako ondare bihurtzeko 500 sinadura

Amalur fundazioak herritar talde batekin batera 500 sinaduratik gora jaso ditu dagoeneko Goikoplazako “Etxebarri” baserria babestutako ondare bihurtzeko. Eskaera Eusko Jaurlaritzari luzatzen zaio, Laudioko Udalak 2009ko urtarrilaren 26ko osoko bilkuran erabaki baitzuen “Iraunarazi beharreko elementuen Katalogoan” sartzea XVI. Mendeko baserri hau. Amalur Fundazioak sinadura hauek asteartean aurkeztu zituen.

Amalur fundazioak herritar talde batekin batera 500 sinaduratik gora jaso ditu dagoeneko Goikoplazako “Etxebarri” baserria babestutako ondare bihurtzeko. Eskaera Eusko Jaurlaritzari luzatzen zaio, Laudioko Udalak 2009ko urtarrilaren 26ko osoko bilkuran erabaki baitzuen “Iraunarazi beharreko elementuen Katalogoan” sartzea XVI. Mendeko baserri hau. Amalur Fundazioak sinadura hauek asteartean aurkeztu zituen.


Iazko urtarrilean Udaletxeak Eusko Jaurlaritzari egin zion eskaera ez onartzea erabaki zuen “eraikinaren egoera talamalgarria” delako.
Herritarren artean jaso duten babesa ikusita, XVI. Mendeko ondare artistiko garrantzitsua gordetzeko eskaera aintzat hartuko denaren itxaropena du Amalur fundazioak.


Baserria kokatua dagoen lur eremua egun Arco Atlantico enpresa eraikitzailearen esku dago, eta lur saila urbanizatutakoan udaletxearen esku uztea aurreikusita du.


Amalur Fundazioak baserri eder honen inguruan egindako ikerketaren arabera, 1575. urtean topatzen dugu Etxebarri baserriaren lehenengo aipamena: Martin de Olaeta errege idazkariak eta Maria Pérez de Gastaca andereak jasotakoa.


Bertan, besteak beste baserriaren inguruko lanak aipatzen dira, etxebizitza nagusi bezala Etxebarri baserria izendatuz eta errota Luzarribain kokatuz:  mendiak, ereite eta ogirako lurrak, hariztiak,  sagarrondoak, gaztainadiak… Bai eta 1760. urtean egindako inbentarioa ere:  


- una armadura de cama de madera ya viexa y en ella sus cortinas de colgadura y cielo de coton verde .
 escritorio con tres dobles navetas.
- una cruz crecida? De fierro con su gallo y veleta que sirve para el texado de dha Cassa principal .
- dos piques o lanzas antiguas a manera de alabardas .
- Dos broqueles antiguos .
- Tres arcas grandes de madera de nogal con sus zerraduras y llaves.
- Quatro taburetes de Baqueta de Moscobia bastante viejos .
Dos messas. Una de las dos messas por devaxo con barras de yerro y dos vancos largos que sirben a la messa maior.


Azterketa hau Amalur fundazioaren web gunean dago eskuragai, hemen.




LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide