Gorobel Ibilaldia Federazioaren Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuitutik at

Erabiltzailearen aurpegia

Mendiko Lagunak taldeak, lerro hauetan argitaratzen  dugun gutunaren bitartez jakinarazi du urtero antolatzen duen Gorobel mendi ibilaldi arrakastatsua Euskal Mendizale Federazioaren Iraupen Luzeko Ibilaldien zirkuitutik atera dela. Gutun honetan esaten dutenez, "gero eta gehiago dira martxak lehiaketatzat hartzen dituztenak, Euskal Herriko mendi eta txokoak ezagutzeko modutzat hartu beharrean", eta kezka hori agertuta, bazkideen babes osoarekin hartu du erabaki hori Mendiko Lagunak taldearen zuzendaritza Batzordeak. Hona ekarri dugu euren adierazpena.

 

Mendiko Lagunak taldeak, lerro hauetan argitaratzen  dugun gutunaren bitartez jakinarazi du urtero antolatzen duen Gorobel mendi ibilaldi arrakastatsua Euskal Mendizale Federazioaren Iraupen Luzeko Ibilaldien zirkuitutik atera dela. Gutun honetan esaten dutenez, "gero eta gehiago dira martxak lehiaketatzat hartzen dituztenak, Euskal Herriko mendi eta txokoak ezagutzeko modutzat hartu beharrean", eta kezka hori agertuta, bazkideen babes osoarekin hartu du erabaki hori Mendiko Lagunak taldearen zuzendaritza Batzordeak. Hona ekarri dugu euren adierazpena.

 

  • GOROBEL IBILALDIA

    Luis Alejosek Pyrenaican idatzi zuen artikuluaren ondoren Euskal Mendizale Federazioan sortu den eztabaida ez da berria Mendiko Lagunak mendi-taldearentzat. Aspaldi azaldu genuen kezkatuta geundela Euskal Mendizale Federazioak hartu duen bidearengatik, eta halaxe jakinarazi izan dugu hainbat batzarretan, aurkeztu zituen azken aurrekontuen kontrako botoa emanez ere.

    Mendiko Lagunak taldekook beti esan izan dugu mendiko lehiaketa sustatzearen kontra gaudela, eta kirol horren kultura- eta ekologia-izaera berreskuratzea defendatu izan dugu. Ahalik eta pertsona gehienei hurbildu nahi diogu inguru bizi hori, ondo pasatzeaz gain, natura errespetatzen ere ikas dezaten.

    Ildo berean, dagoeneko ezaguna den gure Gorobel Ibilaldia antolatzean, bide ezberdinak aukeratu izan ditugu beti Gorobel mendilerrora igotzeko, bertara igotzeko mendate guztiak eta hainbat ingurune erakusteko herritarrei. Ibilbidean, halaber, kultura- eta ekologia-intereseko hainbat leku azaltzen saiatu gara: Kexaako dorretxea, Menoioko eskolak, ehun urtetik gorako pagadiak, iturri naturalak… Eta garrantzitsuena honakoa da: beti ezarri izan dira arrazoizko gutxieneko denborak kontrolak irekitzeko, inork ez zezan martxa korrika egin.

    Martxa honen helburua jendeak paisaia eder eta berezi hau ezagutu eta mirestea da, argazkiak egin ditzala edo beha dezala, besterik gabe, guztia txalaparta eta trikitixen soinuaz girotuta. Azken batean mendia jai-giroan bizitzea da helburua.

    Baina, gure helburua hori den arren, gero eta gehiago ikusten da lehiarako gogoa: gero eta korrikalari gehiago etortzen dira, motxilarik gabe, batzuk urik gabe ere, ahalik eta denbora laburrenean amaitzearren.

    Ez gaude Federazioaren Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuituaren kontra, baina, gure ustez, gero eta gehiago dira martxak lehiaketatzat hartzen dituztenak, Euskal Herriko mendi eta txokoak ezagutzeko modutzat hartu beharrean. Hala eta guztiz ere, Federazioak ez du ezer egiten joera horri buelta emateko, eta batzuetan sustatu ere egiten duela uste dugu. Horrenbestez, Mendiko Lagunak MTko Zuzendaritza Batzarrak, bazkideen babesarekin, Gorobel Ibilaldia Federazioaren Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuitutik atera nahi duela erabaki du.

    Erabaki hori gorabehera, martxa egiten jarraitu nahi dugu, eta lan egiten jarraitu, jendeak Gorobel mendilerroaren natura-inguruneaz gozatzen jarrai dezan, jai-giroan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide