Maiatzaren lehenean, “eredu berri baten alde” kalera ateratzeko deia

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2010ko api. 29a, 10:12

“Langileon borroka, eraldaketaren indarra” lelopean aiaraldeako langilegoa Laudion manifestatzera deitu du LAB sindikatuak. Eskualde mailako mobilizazioa izango da eguerdiko 12:30etan Lamuza plazatik abiatuko dena.

Langile Abertzaleen Batzarrak deialdiarekin batera adierazi duenez, “aurtengo maiatzaren lehena krisiaren testuinguruak markaturik dator”. Krisi honetatik ateratzeko instituzioek hartu dituzten neurri guztiak “patronalaren eta banketxeen irabazi margenak berreskuratzeko” izan direla salatu dute, “betiere langileen kontura”.

Lan erreformaren mehatxua ere aipatu dute euren prentsa-oharrean. Erreforma horrek “krisiaren aitzakiarekin langileon eskubideak oraindik gehiago murriztuko dituzten neurri estrukturalak” ekarriko dituela  nabarmendu du sindikatu abertzaleak,

“Eredu sozial eta ekonomiko berri bat” aldarrikatu nahi du LABek manifestazio berri honekin, bai eta aldaketaren alde borrokatu behar duena langilegoa dela azpimarratu.

“Inoiz baino garrantzitsuagoa da kalera ateratzea; nazkatuak gaudela plazaratzeko, aldaketak nahi ditugula aldarrikatzeko, eredu berri ezberdin baten alde gaudela adierazteko…”

ELAk  Bilbora joateko deialdia egin du

Bestalde, ELA sindikatuak Bilbon manifestatzeko deialdia egin du. Mobilizazioa eguerdiko  11:30ean hasiko da, Jesuen Bihotzaren plazan. Bertan Adolfo Muñoz Txikik, sindikatuaren idazkari nagusiak, hitzaldia eskainiko du, eta ondoren manifestazioa Plaza Biribilirerantz abiatuko da. Eguerdian 5.000 pertsonentzako bazkaria egingo dute BECen

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide