Amurrioko ondare etnografikoa bildu eta gordetzen diharduen Aztarna etnografia taldeak ekimen berritzaile bat aurkeztu du: orain artean bilduta dituzten 2.200 pieza erakusgai jartzea interneten bisitatu ahal izango den alegiazko museoan.
Aztarnako kideek adierazi dutenez, jatorrizko ideia museo fisiko bat sortzea zen, baina finantzaketa arazoen aurrean teknologia berriak baliatzea erabaki dute ondare aberats hori jendaurrean jartzeko eta herritarrei zabaltzeko.
Honela, piezei 360º-ko sistema moderno eta berritzaile batekin egingo dizkiete argazkiak; tematika bakoitzeko hamabi piezari zehazki. Objektuak perspektiba guztietatik ikustea ahalbidetuko du sistema horrek, argazkiei balore erantsi bat emanez.
Aztarnako kideak museoa 6 hilabeteren buruan zabalik eta online egoteko lanean ari dira.