Aste honetan autobusez, oinez, trenez, edo autoestopaz… baina beti ere Ortozik hurbilduko gara Amurrioko antzokira. Bertan Sokaide talde aiararrak bere lehen diskoaren aurkezpena egingo du. Pasaden astean prentsaurreko baten aurkeztu zituzten hamar kantuak oholtzara igoko dituzte.
Ibon Koteron albokaria, Imanol Ubeda abeslaria eta Kepa Junkerarekin txalaparta eta perkusio lanetan aritu diren Argibel Euba eta Iñigo Olazabal musikariak diskoan parte hartzeaz gain antzokiko eskenatokira ere igoko dira. Aukera ezin hobea musikari apartak entzuteko!
Oro har folk musika beste estilo batzuen ukituarekin entzuteko aukera izango dugun arren entzumena ez da gozarazi ahalko dugun zentzumen bakarra. Fandango eta arin-arin doinuak dantzarekin uztartuko dituzte euren ikuskizunean.
Maiatzaren 1ean iluntzeko 20:00retatik aurrera Amurrio Antzokian duzue zita!
Ikusi, entzun. arnastu, bizi usaina…