Darwin Geurean

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2010ko api. 30a, 09:45

DARWIN GEUREAN

Hona hemen harribitxi bat, labetik atera berria, Pamiela argitaletxearen eskutik heldu zaiguna eta iaz Juan Zelaia saiakera saria jaso zuena.

DARWIN GEUREAN

Hona hemen harribitxi bat, labetik atera berria, Pamiela argitaletxearen eskutik heldu zaiguna eta iaz Juan Zelaia saiakera saria jaso zuena.

Egileak, Kepa Altonaga biologo eta idazlea, Darwinen eboluzioaren teoriak Euskal Herrian izandako oihartzuna ikertu du lan honetan. Gaur egun, gizakiok tximinoetatik etorri garela dudarik gabe onartzen bada ere, duela 150 urteko pentsaeran ideia iraultzaile hori onartezina zen. Eta Euskal Herrian zer? Eztabaidarik piztu ote zen? Beste leku askotan bezala, hemen ere eboluzioari buruzko eztabaida ez zen esparru zientifikoan izan, ideologikoan baizik. Eta geurean, elizaren itzalak Darwinen aurka jarri zuen euskalgintza, baina izan zen aldekorik ere, Jean Etxepare medikua kasu, egilearen hitzetan “eboluzionismoa euskararen mundura sartu nahi izan zuena, kontrabandoz izan arren.”

Berezko zientzia dibulgazio asmoa ukatu barik, hasieratik entsegua ezin erakargarriago suertatzen da ze ematen baitu abenturazko liburu bat ari zarela irakurtzen. Liburuak bost kapitulu ditu, euren artean independenteak, eta guztietan badira anekdota eta pasarte harrigarriak, Leon Uthurbururena bezalakoa adibidez, edo Uruguain Domingo Ordoñana ganaduzale antidarwinista eta Jose Aretxabaleta biologoaren artean eman zen eztabaida, euskal etxe ezberdinak sortzeko aitzakia izan zena.

Aipamen berezia merezi du, bestalde, azaleko argazki-muntaia zoragarriak: muntaiaren oinarria, Eskualtzaleen Biltzarreko argazki zahar bat da, 1930. urte ingurukoa, eta bertan, Iparraldeko zenbait euskaltzale –eta beste pertsonalitateren- artean, hara non Charles Darwin bera agertzen zaigun Eskualtzaleen Biltzarreko partaide gisa.

Nik gozatu dudan bezainbat –edo gehiago- zuk ere gozatzea espero dut.

Publiko zabalarentzat ezezagunak diren geure historiako hainbat pertsonaia deskubritzeko aukera paregabea topatuko duzu saiakera eder honetan. On dagizula!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide