Langile bat hil da lan istripuz Laudioko Tubacex-en

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2010ko ots. 15a, 17:56

Behargin bat hil da gaur eguerdian Laudion (Araba), Tubacex enpresan izandako ezbeharrean. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak berri eman duenez, pieza bat gainera erori zaio langileari, eta lekuan bertan hil da. 24 urte zituen hildako langileak eta Ugaokoa zen. Osalanek ikerketa hasi du zer gertatu den argitzeko.

CCOOk jakinarazi du langileak geratuta daudela Tubacexen Laudioko eta Amurrioko lantegietan. Gaur eta bihar ez dute lanik egingo, heriotza salatzeko.

Behargin bat hil da gaur eguerdian Laudion (Araba), Tubacex enpresan izandako ezbeharrean. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak berri eman duenez, pieza bat gainera erori zaio langileari, eta lekuan bertan hil da. 24 urte zituen hildako langileak eta Ugaokoa zen. Osalanek ikerketa hasi du zer gertatu den argitzeko.

CCOOk jakinarazi du langileak geratuta daudela Tubacexen Laudioko eta Amurrioko lantegietan. Gaur eta bihar ez dute lanik egingo, heriotza salatzeko.

Bihar eguerdirako deituta dago mobilizazioa Tubacex enpresak Laudion duen egoitzaren aurrean, eguerdiko 12etan.

Hona hemen LAB sindikatuaren prentsa oharra:

Gaur otsailak 15, beste langile bat hil da Euskal Herrian lan istripuz. Kasu honetan, hildako J.P.G. mutil gazteak TUBACEXen egiten zuen lan eta produkzio prozesuko makina nagusietako batean mantentze lanak egiten ari zen istripua gertatu denean. Dirudienez,  bere lana burutzeko beharrezkoak ziren patroi batzuen (kalibratzeko frogak egiteko erabiltzen diren tuboak) bila joan da eta hauek txarto gordeta zeudenez, gainera erori eta hil egin dute.  

Gertakari hauen aurrean, LAB sindikatuak honako salaketa egin nahi du: 

  • Lehenik eta behin, hildakoaren senide eta lagunei elkartasuna adierazi nahi diegu.

 

  • Zoritxarrez, oraingoan ere hildakoa langile gaztea, aldi baterako kontratatutakoa eta TUBACEXek inposatuta lan erritmo altuak zituena da. Izan ere, langileen biziak eta osasunak baino gehiago kezkatzen du produkzioak TUBACEX eta horren ondorio zuzena da gaurko istripua.

 

  • TUBACEXek aspaldi erakutsi zuen interes ekonomikoak ez beste ezerk ez zuela kezkatzen eta hori lortzeko gaurko heriotza saihesten lagunduko zuten prebentzio neurriak albo batera utzi behar baditu ere, ez dauka inolako arazorik.

 

  • Azkenik, antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko dei egiten dugu. Batetik 24 orduko greba deitu da TUBACEXen hiru lantegietan (TUBACEX TTI Laudio, Amurrio y Acer Álava) azken lan heriotza salatzeko. Bestetik, bihar, otsailak 16, eguerdiko 12:00etan Laudioko TUBACEXen egingo da kontzentrazioa eta azkenik, asteazkenean, hilak 17, langilea bizi zen herrian, Ugao-Miravallesen, arratsaldeko 19:00etan izango da.

 
 

Azken bost egunetan hiru lan istripu hilkor gertatu dira eta 2010ean guztira 11 izan dira lan istripuz hildako langileak (Araban 1, Bizkaian 3, Gipuzkoan 1, Iparraldean 3, Nafarroan 3). Horregatik guztiagatik LABek argi dauka honen eraqile eta erantzule lan erritmo hain altuak, aldi baterakotasuna, … hitz batean PREKARIETATEA  inposatzen digun patronala dela. Prekarietatea baita langileon osasun eta  bizi galeren atzean dagoen arrazoi nagusia.  
 

Patronala eta honen laguntzaile paregabeak diren administrazio publikoek gormutu geratzen dira langileok bizia galtzen dugunean; propaganda ekimenak antolatzen aritzen ez direnean. Izan ere, aste honetan bertan Osalanen eraikuntza kongresoa antolatu du Donostiako Kursaalean. Horretan ematen dute denbora langileen eskubideak defendatu eta zaindu beharrean.  

LAB sindikatuak lan istripuen sarraski honekin bukatu behar dela pentsatzen du eta hori guztion borrokaz lortuko dugu. Lantokiz lantoki, herri eta auzoetan  nahikoa dela esan behar dugu, ez dugula lan istripu gehiagorik nahi! 
 

    Laudion, 2010eko otsailaren 15ean

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide