Latiorroko auzokideen aldarrikapenak onartu dituzte udalbatzan, Ezker Abertzalea eta PSEren aldeko bozkekin

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2010ko api. 26a, 16:28

Laudioko Latiorro auzoko kide ugari hurbildu da gaur Laudioko Udalbatza aretora  beraiek  aurkeztutako mozioa eztabaidagai zelako. Mozioa Ezker Abertzalea taldeko Gaizka Amorrortu zinegotziak aurkeztu du herritarren izenean, baina auzokideak beraiek izan dira udalbatzan bozkatu behar zen testua eta edukinak defendatu dituztenak.

Laudioko Latiorro auzoko kide ugari hurbildu da gaur Laudioko Udalbatza aretora  beraiek  aurkeztutako mozioa eztabaidagai zelako. Mozioa Ezker Abertzalea taldeko Gaizka Amorrortu zinegotziak aurkeztu du herritarren izenean, baina auzokideak beraiek izan dira udalbatzan bozkatu behar zen testua eta edukinak defendatu dituztenak.


Auzokideak hilabeteak damazkite latiorro eta erdigunea batzen dituzten tunelak zabaldu eta hobetzeko eskaera herritarren artean zabaltzen; bi agerraldi publiko egin dituzte azken bi hilabete hauetan (ikus ondoko bideoa), bai eta euren aldarrikapenen aldeko sinadura bilketa ere: 1200 auzokidetik gorak babestu dituzte gaur Udalbatzan aurkeztu dituzten  eskaerak. Irtenbide orokor eta integralak eskatu dituzte hasiera hasieratik herritarrek, behar guztiak jaso eta erantzun oso bat emango dion proeiktua idaztea eta adostea, nahiz eta gauzapena epekakoa izan, finantziaketaren araberakoa.


Gaurkoan baina aldarrikapen zehatzak eraman dituzte udaletxera: Tunelak zabaldu eta hobetzea, irteerak behar bezala estaltzea (izotzaldietaz eta euriteetaz babesteko), inguruko aparkalekuak  handitzea (gaur egun aurreikusita dauden 78tik 200era) eta beste hobekuntza batzuk hain zuzen ere. Lateorro auzoan egun  4000 pertsonatik gora bizi da eta erdigunearekin dituzten komunikazio bideak nahiko kaskarrak dira.

Mozioaren bozketa


ALderdi politikoek baina, jarrera zeharo desberdinak  agertu dituzte auzokideen aldarrikaen hauen aurrean: PSE-k eta Ezker Abertzaleak aurkeztutak mozioari babesa agertu diote (PSE-k auzokideen testua jaso eta beste bi eskaerarekin osatzen zuen beste mozio bat aurkeztu du –ADIFekin hartuemanak hasteko eskaria eta 40.000€-ko partida bat aurreikustea hobekuntza lanetarako-, baina azkenerako biak bakar batean batu eta hori bozkatu du udalbatzak.

EAJ-k eta Alderdi Popularrak baina, urtarrilean bertan adostutako planari eutsi diote. Plan E delakoaren barruan kokatutako obra hartu dute ahotan, tuneleko irisgarritasuna hobetuko lukeen eskailera mekanikoen obra hain zuzen ere. Plan E delako honetan tunelaren zabaltzea bezalako lanak ezin sartu zitezkeela defenditu du Jon Karla Menoyo alkateak, bai eta zabalpen-obra horren alde egonik ere, gaur egun udaletxeak horrelako poeiktu  bati aurre egiteko haina diru ez duela azaldu ere.


Iñaki Barandiaranek hartu du auzotarren izenean hitza, eta udalak urtarrilean adostutako proeiktuak herritarren beharrari erantzuten ez diotela nabarmendu du, orain horrelako obra bat gauzatzeko dirurik egon ez arren, konpromezua eta proeiktua idatzita geratzea eskatu dute.
Azkenerako, bozketaren emaitza hau izan da: Alde bozkatu dute PSE-ko hiru zinegotziak eta Ezker Abertzaleko bostak. Kontra egin diote Alderdi Popularreko bi ordezkariek eta Abstentzioaren aldeko hautua EAJ-PNV-ko zazpiek.

Herritarren eskariak beraz onartu egin dira, udal gobernuaren irizpideen kontra. Ikusi beharko da udaletxeak zer jarrera hartzen duen. Momentuz , errealitate bilakatuko den egitasmoa eskailera mekanikoena da, urte honetako abenduaren 31ª baino lehen bukatua egon beharko baita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide