Nora ez dakizun hori

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2010ko api. 16a, 12:24

Nobela puzzle modura antolatuta dago. Kontakizunak denboran atzera aurrera egiten du, orainalditik iraganera zein etorkizunera salto eginez eta espazioan ere saltoka leku batetik bestera: Bilbo, Nebraska, Berlin, Bagdad, Lisboa...Eta hala ere, honek ez du irakurketa oztopatzen, guztiz kontrakoa ordea, zure jakinmina piztu eta areagotu egiten baitu. Izan ere, istorioaren trama korapilatsua erraz jarraitzen eta deskorapilatzen da.

Nobela puzzle modura antolatuta dago. Kontakizunak denboran atzera aurrera egiten du, orainalditik iraganera zein etorkizunera salto eginez eta espazioan ere saltoka leku batetik bestera: Bilbo, Nebraska, Berlin, Bagdad, Lisboa...Eta hala ere, honek ez du irakurketa oztopatzen, guztiz kontrakoa ordea, zure jakinmina piztu eta areagotu egiten baitu. Izan ere, istorioaren trama korapilatsua erraz jarraitzen eta deskorapilatzen da.


Halaber, narratzailea (lehenengo pertsonatik hirugarrenera) etengabe aldatzen da. Pertsonaia ezberdinek kontatzen digute armiarma-sare baten gisan harilkatutako istorio sorta, guztien artean ipuinak osatuz. Honela bada, istorioz istorio eta ipuinez ipuin, hasieratik bukaera arte harrapatu egiten zaituen liburu horietakoa duzu hau. Eleberri ederra benetan, samurtasunez betea.


Esan dezakegu nobela bitan banatuta dagoela eta kapitulu bakoitzak bi atal dituela, A eta B,
eta protagonistak ere bikoteka azaltzen zaizkigula:
        A ataleko protagonista Martin-Elias bikotea da eta
        B atalekoa, berriz, Nora-Rosa bikotea.
Hasieran bi atalak edo, ongi bereiziak dauden arren - bi kontakizun paralelo balira bezala - pixkanaka bi istorioak gurutzatzen joaten dira, azkenerako, ia bereizi ezinak bihurtzeraino.


Martin argazkilaria da, urtetan munduan barrena ibili ondoren, Bilbora itzuli da, argazki-erakusketa bat egiteko asmoz, eta hor non ikusten duen, hainbat hiritan egindako erretratuetan, emakume bat agertzen dela beti, erdi ostenduta.
“Ondo gaude umea” esaten dio Eliasek – semea esan beharrean – “ongi etorri etxera”; asko dira Martinek agure – aita ez esatearren – honengandik ikasi dituen gauzak, horien artean bat: ipuin inposibleak direla ipuinik ederrenak.


Nora irrati esataria da, ama hil ostean jaio eta amuma Rosarekin bizi da. Rosak ez du lorik egiten Norak irratiko programa bukatu arte eta Martin eta Eliasek irratia pizten dute gauero Noraren ahotsaz sorginduta.
Pertsonaia hauen arteko harreman afektiboak, eta jadanik ez dauden beste batzuekin dituztenak, dira liburuaren muina. Familia inposible bat. Amuma Rosaren hitzetan “errealitatearen zentzua aspaldi galdu duen familia bat”.


Ezinezko ipuinak, maitasun ezinezkoak eta gertakizun inposibleak: fantasiaren liluraz gozatzeko gonbidapena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide