Igandean jokatu zen Arabako Kuadrilla arteko Lehenengo bertso txapelketako bigarren finalerdia Araian eta gure eskualdeko bertsolariek bapo bete zuten beren egitekoa. Serio edo Umorez, lotsarik gabe, batzutan errez, bestetan ahalegin handia eginez... baina pozik egoteko moduko saioa egin zuten denek. Gaztetxo hasi berri, gazte errebelde, berreskuratutako perla eta beteranoek osatutako taldea da gurea, Aiaraldeko bertso-eskolatik igarotako 4 belaunaldiren ahotsa, hauek hain zuzen ere: Unai Mendibil, Iker Ibarrola, Izar Mendiguren, Serapio López, Ainhoa Comas eta Julen Eizagirre.
Saioaren hasieran apustuak berdeen alde zeuden eta pronostikoak bete ziren. Halabaina, ezustekorik politenak kamiseta beltzak -aiaraldeakoek- eman zituzten.
Eta Aiaraldea ibilian egindako taldea denez, auskalo hurrengo finalerdian zer gertatuko den. Etxean jokatuko dute eta eskualdeko bertsozaleon babesa eta berotasuna eskertuko dute.
Esan bezala, hirugarren eta azken finalerdia datorren igandean, Apirilaren 25ean, 17:30etan Amurrioko Antzokian izango da eta Aramaioko taldea izango dute aiaraldearrek lehiakide.
Eskualdeko bertsolariak animatzera bertaratu behar hortaz, aiaraldea.com han egongo da.