Ez dira hilabete asko igaro Roberto Rojo mendizale laudioarrak Estitxu Salinasekin batera Cho Oyu mendia igotzea lortu zuenetik eta dagoeneko espedizio berri bat prestatzen ari da.
Oraingoan Carlos Martinezekin batera Gasherbrum II igotzeko abenturari helduko dio, nahiz eta mendi hau zortzimilakoetatik bajuena izan horrelako espedizio bat beti egoten da arriskuz betea. K4 bezala ere ezaguna den mendi hau Pakistaneko Karakorum mendizerran kokatua dago eta mendizale askok egiten dute mendi honi heltzeko hautua.
Espedizioa prestatzen ari dira orain bi mendizaleak, baimenak, bisatuak, finantziaketa... Ekaina aldean ekin nahi diote erronkari, ea laister batean Roberto Rojo bera gure leihora hurbiltzen dugun.