Karraka: Orozkoko VII. Mendi Lasterketa

Itxinape mendi taldeak antolatutako Euskadiko txapelketa:

Karraka Orozkoko VII. Mendi Lasterketa 2012ko maiatzaren 6an ospatu zen. Eguna egoki argitu zen eta aurreko egunetan suertatu ziren ekaitzak ez zuten eragin handirik izan ibilbidea igarotzen zen bideetan, nahiz eta leku batzutan lupetza pixka bat izan.
Proban zehar hodeiak ikusi ziren, eguzki tarteak ere egon ziren eta tontor garaienetan lainoa ere ikusi zitekeen; baina orokorrean tenperatura egokia izan zen. Aurtengoan eguraldia antolatzaileen eta parte-hartzaileen alde jarri zela esan daiteke.
Aurtengoa  Mendi Lasterketen Euskal Txapelketa izan da Orozkoko Karraka lasterketa. EMF-ak Itxinape Mendi Taldearekin batera antolatutako proba ofiziala dugu hau eta bertan 180 korrikalarik hartu zuten parte 5 kategoritan banatuta: orokorra, helduak, promesa, junior eta kadeteak.

 


Lasterketaren ibilbidea berria izan zen eta Gorbeiako Parke Naturaletik, Itxina inguru hurbiletik eta hainbat tontorretatik pasa zen, kolometa, Belangobuelta, Ipergorta, Oderiaga tontorrak esaterako. Lasterketaren ibilbidean zehar basabideak, bidexkak eta inguru karsttiko oso teknikoekin ere topo egin zuten korrikalariak. Ibilbidea Orozkoko Zubiaur plazatik irten eta Orozkoko Zubiaur plazara ailegatu zen. 27 km eduki ditu 1800m-ko desnibel positiboarekin.
Hainbat korrikalari eta epaileren aburuz ibilbide berri hau disfrutatzekoa izan da.

2012. urteko Euskal Herriko mendi lasterketen irabazleak hauek izan ziren:

Kadeteak          Emakumezkoak                                   Leire Fernandez
Kadeteak         Gizonezkoak                                        Gaizka Fuentes
Junior               Gizonezkoak                                       Iñigo Unanue
Promesak         Gizonezkoak                                        Mikel Tena
Helduak            Emakumezkoak                                   Yolanda Gurendez
Helduak            Gizonezkoak                                        Jesús Maria Perurena
Orokorra           Emakumezkoak:                                  Oihana Azkorbebeitia
Orokorra           Gizonezkoak                                        Walther Becerra

 

 

Ez zen istripu larririk gertatu eta orokorrean eguna modu egokian egin zuen aurrera. Lasterketa jende askoren lanari esker antolatu zen: horniketetan egondakoak, bidegurutzetan izan zirenak, EMF-ko epaileak, ibilbidea egoki seinalatu zutenak, diru-laguntza eman zutenak, Orozkoko Udaletxea.... eta hainbat eta hainbat jende. Guzti honek hurrengo urteetan berriz ere lasterketa hau antolatzeko indarrak ematen gaitu.

 

 

Irabazlea emakumezkoetan: Oihana Azkorbebeitia

Irabazlea gizonezkoetan: Walter Becerra

Lasterketako sailkapena hemen.

Data: 2012/05/06

Argazkiak: Jon Arbaiza

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide