San Joan aurreko lehen igandean azoka ospatzen da Urduñan. Bizkaiko salerosketa azokarik zaharrena duela urte batzuk berreskuratu zuten herri ekimenez, hogei urte baino gehiagoko etenaren ostean.
Zaldi eta asto-aziendek osatzen dute azoka, behiak ere dauden arren. Abeltzaintzako feriaz gain, tratu eta salerosketarako tartea ere dago; horretaz gain Euskal Herri osotik etorritako baserriko produktuak eta artisautza ere ez dira falta izan.
Argazkiak: Javier Ruiz Lili