Gutxitasun intelektuala duten pertsonen Santiagorako Bidea jasotzen duen filme laburraren aurkezpenarekin batera, Amurrioko APDEMAk bidea egin zuten herritarrak omendu zituen otsailaren 7an Amurrio Antzokian. Filmearen ostean bertaratuek Santiago Bidean parte hartu zutenei esperientziaren inguruko galderak egin ahal izan zizkieten. Ekitaldiaren amaieran Amurrioko Udalak ere omendu egin zituen gutxitasun intelektuala izanik Santiago Bidean parte hartu zuten Laudio eta Amurrioko herritarrak, bai eta APDEMA bera ere.
Argazkiak: Gartzen Garaio