“Talde hau jende askoren inspirazioa izan da denbora luzez”

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Garcia 2013ko abu. 29a, 07:31

IÑAKI ISASI FLORESek (Arespalditza, 1977) Euskaltel Euskadin txirrindulari profesional moduan 11 urte eman ondoren, bizikleta gaineko lana utzi eta Euskadi Fundazioaren Kirol-zuzendari ardurak hartu zituen orain dela bi urte. Azken hilabeteetan, baina, taldearen garai latzak zainetan bizi izan ditu Arespalditzako txirrindulari oihak, eta pasaden astean mugikor konpainiaren jakinarazpen formala jaso zuen zuzendaritza teknikoarekin batera: Euskatelek diru-iturria itxiko du denboraldi amaieran eta taldea desagertu beste irtenbiderik ez du topatu.

IÑAKI ISASI FLORESek (Arespalditza, 1977) Euskaltel Euskadin txirrindulari profesional moduan 11 urte eman ondoren, bizikleta gaineko lana utzi eta Euskadi Fundazioaren Kirol-zuzendari ardurak hartu zituen orain dela bi urte. Azken hilabeteetan, baina, taldearen garai latzak zainetan bizi izan ditu Arespalditzako txirrindulari oihak, eta pasaden astean mugikor konpainiaren jakinarazpen formala jaso zuen zuzendaritza teknikoarekin batera: Euskatelek diru-iturria itxiko du denboraldi amaieran eta taldea desagertu beste irtenbiderik ez du topatu. Itzuli hau da, hain zuzen ere, talde laranja irteeran ikusiko duen azken lasterketa handia, eta Iñaki Isasiren ikuspuntua jakin nahi izan dugu guzti honen inguruan.

 

Zein balorazio egiten duzue taldetik orain arteko Itzuliaz?

Argi dago gure aldetik nahiko txarto hasi dugula Itzulia, Samuel (Sanchez)ek denbora galdu du hasieratik, baina espero dugu hasierako txakalaldi bat izatea soilik eta hemendik aurrera hobeto sentituko dela. Bestalde Mikel Nieve daukagu sailkapenean gorago eta hor jarraitzeko indarra duela uste dut.

 

Nieve Samuelen gainetik denbora nahikotxora dago berez, estrategia aldaketa bat posible buruan daukazue talde barnetik?

Emaitzak hor jarri dute Mikel sailkapenean, eta taldetik lagunduko diogu, nola ez, baina ez dut uste momentu hauetan erabaki behar dugunik nor lagundu eta nor ez. Ahal beste egingo dugu biekin eta konfidantza itsua daukagu Samuelengan berriro ere goian ikusteko.

 

Komentatu duzu Itzuliaren hasiera ez dela esan espero zenutena, baina bertara eraman duzuen taldea beteranoa eta hamaika gudatan egondakoa da.

Bai hala da, taldea oso ona da baina ondo egon behar gara beharrezkoa den momentuetan. Taldean izen onak daude, horrelako egoeretan aurpegia eman izan dutenak, eta badakigu indarra badugula une egoera honi buelta emateko.

 

Duela gutxi jaso zenuten Euskaltelen jakinarazpen formala, nahiz eta azken hilabeteetan egoera zailaren jakitun zineten. Sorpresa izan zen zuentzat?

Ez, hasieratik ikusi genuen egoera oso zaila zela eta azkenengo hilabetean ia mirari baten bila egon gara, baina azkenean ez da iritsi. Egoera horretan jaso genuen enpresaren komunikatua, ez zen ezustekoa izan, beraz.

 

Eta guk uste genuela hau betirako izango zela

Bai, taldea honek 20 urte daramatza hor, pelotoiko beteranoena da baina ezinezkoa zitzaigun bertan jarraitzea. Denon galdera da, “nola da posible Euskaltel Euskadi desagertzea?” Hala da bai, tamalez agur esango du taldeak.

 

Zuen txirrindulariek argi daukate jada zer egingo duten orain?

Gehienek ez, batzuk talde berri bat aurkituko dute elitean baina beste asko seguru aski ez. Talde gutxi daude eta txirrindulari asko, zenbaitzuk ez dute batere erreza izango, ahal beste lagunduko diegu guk, baina guztiek daukate argi egoera ez dela batere erosoa.

 

Argi dago Euskaltel Euskadiren desagerpena min egingo diola kirol honi, baina zer nolako oihartzuna izango du Euskal Herriko kirol panoraman?

Ez dakit, orain gauzak ez daude batere erraz eta talde hau jende askoren inspirazioa izan da denbora luzez. Kirolari asko leku batetik bestera mugitu beharko dira orain, eta espero dugu hori hurrengo urteetan konpondu ahal izatea.

Talde laranjarekin hemen errotu den sentipen hori berreskuratzerik badagoela uste duzu?

Saiatuko gara, dudarik ez euki hortaz, baina kontziente gara dirua behar dela, eta momentu hauetan dirurik ez dago. Zaila izango da orain horrelako zerbait ateratzea, baina esperantza daukat noizbat norbait agertuko dela diruarekin eta horrelako talde bat egiteko gogoekin, ez dago besterik.

Zer nolako oroitzapen politak

Bai, urte asko dira jada proiektu hau hasi zenetik eta azkenengo urteotan une magiko asko egon dira. Garaipen gutxi bai, baina politak, azken finean ez dugu ahaztu behar taldea txikia izan dela beti, aurrekontu txikikoa, eta horrela gauza handiak lortu ditugula, bai Giroan, Vueltan eta Tourrean etapak irabazita. Batzutan uste dut jendea ohituegi zegoela hori ikustera eta ez duela baloratzen zeinen nekagarria den bertara iristea.

 

Caja Rural talde nafarrak 2,5 milioi euroko aurrekontuarekin egin dio aurre denboraldiari, Euskaltelek 9 izan ditu aldiz. Horrelako talde batekin aurrera egitea hizpide izan duzue batzarretan?

Uste dut enpresatik baloratu egin dutela ere aukera hori, baina ez dugu ahaztu behar enpresa bat dela eta haiek hartzen dituztela erabaki ekonomikoak. Haiek nahi zutena elitean egotea da, eta horrelako formazio txiki bat, elitean egoteko aukerarik ez duena, ez dute nahi. Guri min egiten digu, baina haiek dira urte guzti hauetan hau posible egin dutenak eta orain beste norabide bat hartzea erabaki dute.

 

Amaitzeko, zein litzateke talde historiko hau agurtzeko modurik onena?

Espainiako Itzulia irabaztea. Gutxienez geratzen diren etapetan ondo egiten saiatuko gara, badakigu Samuelekin zaila dagoela orain, baina aurrean egoteko daukagun guztia emango dugu eta ziur nago etaparen bat lortuko dugula.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide