2013-14 denboraldirako aurkarien berri du Laudiok

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Garcia 2013ko abu. 9a, 10:43

C. D. Laudiok 2. B mailako II. multzoan aurre egin beharko dio aurtengo erronkari, eta ez du edonolako lana izango aurretik. Azkenean, gainontzeko klub euskaldun, nafar, aragoitar eta madrildarrekin multzokatu du Federazioak, Las Palmas Atlético, Conquense eta Toledo taldeekin batera, azken 30 urteetan jazo ez den gertaera. Erabakia ez da oso gustukoa izan laudiarren zuzendaritzan, nahiz eta orain bi aste antolatutako Batzar Orokorrean aukera hau mahaigaineratu eta aztertu egin zen. Bileran susmatu bezala, bidaien eta hotelen kostuak nabarmen igoko dira multzokatze formatu honekin eta C.

C. D. Laudiok 2. B mailako II. multzoan aurre egin beharko dio aurtengo erronkari, eta ez du edonolako lana izango aurretik. Azkenean, gainontzeko klub euskaldun, nafar, aragoitar eta madrildarrekin multzokatu du Federazioak, Las Palmas Atlético, Conquense eta Toledo taldeekin batera, azken 30 urteetan jazo ez den gertaera. Erabakia ez da oso gustukoa izan laudiarren zuzendaritzan, nahiz eta orain bi aste antolatutako Batzar Orokorrean aukera hau mahaigaineratu eta aztertu egin zen. Bileran susmatu bezala, bidaien eta hotelen kostuak nabarmen igoko dira multzokatze formatu honekin eta C. D. Laudiok nola edo hala egin beharko dio aurre beste talde askorena baino aurrekontu xumeagoarekin.

Aldi berean, hastear dagoen denboraldirako egutegia argitaratu dute eta laudioarrek lehiaketa ofizialari abuztuaren 24 edo 25ean ekingo diotela jakin dute. Herriko jaien testuinguruan hartuko du taldeak Huescako Sariñena Ellakurin, brontzezko kategorian estreinekoz arituko den beste talde bat, alegia, eta Toledo izango du etxean aurkari maiatzaren 11an Liga erregularrari amaiera puntua emateko. Lehenengo jardunaldi osoa, multzoko parte-hartzaile guztiekin, hurrengoa izango da:

 

  • Laudio - Sariñena
  • Atlético de Madrid B - Real Madrid C
  • Sestao - Getafe B
  • Real Sociedad B - Tudelano
  • Huesca - Las Palmas Atlético
  • Conquense - Toledo
  • Peña Sport - Athletic Club B
  • Leganés - Real Unión
  • Barakaldo - Fuenlabrada
  • Puerta Bonita - Amorebieta

 

 

Aurredenboraldiak aurrera darrai

Pasa den larunbatean norgehiagoka estu eta lehiatu baten Bigarren Mailako Mirandésen aurka etxean gol bakanaz galdu eta gero (0-1), asteazkenean maila eta multzo berean aurkari izango duen Real Unión hondarribitarrak mendean hartu zituen C. D. Laudiok 1-2 Stadium Galen. Ander del Álamo eta Germán Beltránek, iazko blokeko aurpegi nabarmenetakoak, egin zituzten golak zuri-gorrien alde.

Casteloren mutilen hurrengo hitzordua bihar bertan izango da Zallaren aurka arratsaldeko 19:00etan Landaberrin, XIII Garikoitz Esnal Memorialaren barruan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide