Abuztuaren 10ean, larunbata, Amurriok mundu mailan ohiartzuna duen izen baten bisitaldia izango du jaien ekitaldien barnean. Iñigo Argandoña donostiarra Nazioarteko Maisua da xakean 2007. urteaz geroztiz, munduko bigarren kategoria gorena, eta aditua da ohikoena ez den lehiaketa formatuan, aldibereko partidatan, alegia.
Jaietako azken edizioetan ohitura bihurtzen hari da herritarren partaidetzarekin aldibereko partidak antolatzea eta zaletuen laguntzaz xake giro aparta sortzea. Aurreko urteotan Santi Gonzalez eta David Astasio adituak izan dira Amurrion, eta aurten Argandoñak onartuko ditu haren aurka adimena neurtu nahi duten herritarren erronkak.
Xake modalitate hau ez da berria, eta nazioartean jarraitzaile zifra oparoa du, ohikoa baino gehiago akaso, haren ikusgarritasuna dela eta. Maisua, Iñigo kasu honetan, bere inguruan borobil edo lauki forman ezarrita dauden tauletan zehar (20 inguru zenbait kasuetan) mugituz doa, banaka-banaka jokalari bakoitzaren aurkako mugimenduak pentsatuz eta egikarituz. Aurkarietako bakoitzak maisua aurrean duenean bakarrik mugi dezake pieza, honek denbora izan dezan bere hurrengo jokaldiari forma emateko.
Ekitaldia goizeko 11:00etan abiatuko da Amurrioko kultur etxe aurrean, eta eguerdiko 14:00ak aldera luzatuko da antolatzaileen ustez. Parte hartzera ausartzen direnentzeko, gainera, opariren bat edo beste egongo dela aurreratu dute. Auskalo zein izango ote den saria maisua garaitzea lortzen duenarentzat.