C. D. Laudiok 2. B mailari aurre egiteko aurrekontua onetsi du

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Garcia 2013ko uzt. 31a, 10:37

Laudioko futbol taldeak pasa den asteleheneko Batzar Orokorrerako aurreikusita zituen puntu guztiak aurrera atera zituen aho batez. 2012-13 denboraldiko balantze ekonomikoa eta hastear dagoenaren aurrekontuaren onespena ziren teorian gai gorienak, bazkideen kuota berriekin batera, baina klubak eta bertaratu ziren 50 bat bazkideek gehiengo zabalez onartu zituzten. Horrela, C. D. Laudiok 705.200 euroko aurrekontua izango du printzipioz 2013-14 denboraldian 2. B mailan jokatzeko, taldearen historian handiena.

Laudioko futbol taldeak pasa den asteleheneko Batzar Orokorrerako aurreikusita zituen puntu guztiak aurrera atera zituen aho batez. 2012-13 denboraldiko balantze ekonomikoa eta hastear dagoenaren aurrekontuaren onespena ziren teorian gai gorienak, bazkideen kuota berriekin batera, baina klubak eta bertaratu ziren 50 bat bazkideek gehiengo zabalez onartu zituzten. Horrela, C. D. Laudiok 705.200 euroko aurrekontua izango du printzipioz 2013-14 denboraldian 2. B mailan jokatzeko, taldearen historian handiena. Ohar bezala, Espainiako Futbol Federazioak ez du oraindik brontzezko kategoriako egutegia kaleratu, eta horrek esan nahi du bidaietarako zuzentzen den aurrekontuaren zatiak aldeketa bat edo beste izan lezakeela egunotan.

Edonola ere, C. D. Laudioko bazkideen kuota berriak web atarian argitaratu ditu taldeak (www.clubdeportivolaudio.net), oinarrian hurrengoak izango direnak (Informazio gehiagorako kontsultatu internet bidezko ataria):

Klubeko bazkideak:

  • TRIBUNA: 180 €
  • PREFERENTZIA: 160 €
  • TRIBUNAKO ERRETIRATUAK (65 URTE EDO+): 110 €
  • PREFERENTZIAKO ERRETIRATUAK (65 URTE EDO+): 100 €
  • ADINEZ TXIKIKOAK (14-18 URTE): 50 €

Bestalde, Ertzaintzak eta Eusko Jaurlaritzak zenbait neurri berri eskatu dizkiote klubari, tartean segurtasunezkoak, tribunetako eserlekuen zifra gutxitzea kasu. Aurtengo norgehiagoketarako sarrerak, gainera, profesionalen arteko partiduetakoen antzeko itxura izango dute, horrek ekarriko duen gastu extrarekin.

Guzti hau aurrera eramateko klubak Arabako Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoa espero du, babesle pribatuenaz aparte. Laudioko Udalak ere egun berean burutu zuen Osoko Bilkuran EAJk aurkeztutako mozioa aurrera atera zuen, zeinetan Udala eta C. D. Laudioren arteko kolaborazio konbenioa eskatu zuten. Proposamenak OMNIA eta PPren aldeko bozkak jaso zituen, PSE-EEren kontrakoa eta Bilduren abstentzioa. Koldo Zabala, Gobernu Taldeko bozeramaileak, argi utzi nahi izan zuen Udaletik ahal beste egingo dutela, baina ezin dutela ezer ziurtatu alor ekonomikoan: “Guztiz prest gaude klubarekin gaur egungo akordioa berrikusteko, baina inolaz ere ez dugu zin egiten taldeak diru gehiago jasoko duenik, baizik eta gaur egun dagoen diru laguntza mantenduko dela”. Izan ere, Bilduk behin baino gehiagotan errepikatu du ez dagoela batere ados Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbao Basket saskibaloi taldeari emandako 5.7 milioi euroko laguntzarekin, eta beste maila bateko adibidea izanik, Laudioko kasuak antzeko ñabardurak hartu ez ditzan nahi dute.

 

Aurredenboraldia abian

Diru kontuak albo batera utzita, C. D. Laudioko lehenengo taldea aurredenboraldiari ekingo dio gaurtik aurrera, arratsaldeko 19:00etan Basarten Amurrio Cluben aurkako partidarekin. Guztira bost norgehiagoka jokatuko ditu taldeak ateari deika dagoen denboraldi itxaropentsuari ofizialki heldu baino lehen, eta hurrengoak izango dira aurrean izango dituen aurkariak:

 

Asteazkena, uztailak 30 | Basarte (19:00)

AMURRIO - LAUDIO

 

Larunbata, abuztuak 3 | Ellakuri (19:00)

LAUDIO - MIRANDÉS

 

Astazkena, abuztuak 7 | Stadium Gal (19:00)

REAL UNIÓN - LAUDIO

 

Larunbata, abuztuak 10 | Landaberri (19:00)

Garikoitz Esnal XIII Memoriala

ZALLA - LAUDIO

 

Asteazkena, abuztuak 14 | Vareako munizipala

VAREA - LAUDIO

 

Larunbata, abuztuak 17 | Ellakuri (18:30)

Fernando Mendia VII Memoriala - XXXV San Roke Txapelketa

LAUDIO - GERNIKA

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide