Hurrengo asteko asteazkenean, hilak 24, C. D. Laudiok 2013-14 denboraldiko aurkezpen ofiziala burutuko du Ellakuriko futbol zelaian. Prentsaurrekoa arratsaldeko 19:00etan izango da, eta klubak hastear dagoen sasoi garrantzitsuaren inguruko aurreikuspenen berri emango du, 2. B mailan estreinekoz arituko da eta Laudioko futbol taldea.
Prentsa ohar bidez zale eta laudior guztiei zuzendu nahi izan zaizkio horrela taldeak, eta zuri-gorrien artean arituko diren aurpegi berriak ezagutzera gonbidatu nahi izan dituzte ere C. D. Laudiotik. Gorka Luariz donostiarra, Ander Larruzea gernikarra eta Ander Lanbarri zallarra izan dira momentura arte ilusioz beteriko egitasmo berri hontara gehitu diren izenak, eta jendarteko aurkezpenean orain hilabete eskas igoera erdietsi zuten taldekideekin batera aurkeztuko dira ere.