Aiarabike eta Spiuken eskutik, BTT mendi txirrindularitza lasterketaren II. edizioa antolatuko da Laudion hurrengo larunbatean, hilak 13, pasa den urteko martxak izan zuen jarraipenaren ostean. Abiapuntua goizeko 10:00etan izango da Aiarabikeko egoitzaren aurrean, Goikoplaza 26ean, eta 35 kilometrotako ibilbidea beteko du 1.500 metrotako desnibelarekin.
Norgehiagoka Laudio Ikastolatik bideratuko da Ganekogortako mendi-hegaletik jarraitzeko. Ondoren Okondon jarrita egongo den hornidura puntutik jaitsiko da eta ostean Pagolar, Malkuartu eta Larrañotik aurrera eginaz Aiarabiken bertan kokatuta egongo den helmugara iritsiko da.
Izen emateko epea irekita dago jada, eta 200 parte-hartzaileetako kopurua bete arte zabalik egongo da, 10 euroko prezioarekin federatuentzat eta 15ekoa ez-federatuentzat. Inskripzioak eguneko edozein momentutan Aiarabiken egoitzan bertan edo hurrengo web orrialdean egin behar dira: www.aiarabike.com