Laudion antolatuko da aurtengo udan Aiaraldeak jasoko duen lehenbiziko Futbol Kanpusa. Uztailaren 1etik 5era bitartean eskualdeko futbolzale gazteek lagun artean dohaiak erakusteko beta izango dute. Xedea, alde batetik kirola, hezkuntza eta umeak uztartzea izango da; hainbat urteko esperientzia duten irakasle eta begiraleez osaturituko ingurunean. Eta, bestalde, gazteak euren artean gogoko duten kirolean aritzeko aitzaki aparta eskaintzea izango dute helburu.
I Futbol Kanpusaren 1999 eta 2008ra bitarteko eskualdeko gazte kirolzaleei zuzenduta dago, eta bi motatako saioak eskainiko dituzte Gardeako futbol zelaian. 5-8 urte bitartekoentzako kirol taillerak egongo dira, 60 euroren truk. Nagusienek aukera bikoitza izango dute, tailerretatik aparte futbol saioetan aritzeko parada ere izango dute eta; 90 euro ordainduta. Ordutegia 8:30etatik 14:30etara izango da eta eskaintzaren barruan kirolari gazteek futbol ekipamendua eta kanpuseko kamisetaz aparte, hamaiketakoa izango dute. Ostean, igerilekura atseden hartzera joango dira guztiak batera.
Era honetan nahi dute antolatzaileek laguntasuna, parekidetasuna eta errespetua bezalako baloreak erakustea. Kirolaren markoa atseginaren barruan, besteekiko erlazioak era osasuntsuan garatu nahi dituzte, futbolaren munduan askotan ahaztu izan ohi dituen horiek. Begiraleek adierazi dute izan ematen dutenentzat ezusteko opariren bat edo beste egongo dela.