Iaz zendutako Gentza Zabala Udaetaren omenez Laudio futbol klubak, ekainaren 23an hainbat ekintza antolatuko dituela iragarri du. Omenaldia Laudioko San Martin futbol zelaian burutuko da, eta haren I. memorialera batu nahi den pertsona oro gonbidatu ditu antolakuntzak.Ekitaldiak beste zenbait kirol eta administrazio erakudneren laguntzarekin batera prestatu dituzte.
Goizeko 11:00etan hasiko da egitaraua, eta bertan zenbait dantza-taldeen erakustaldia egongo da. Ostean, 12:00ak aldera, emakumezko futbol partida antolatu dute, zeinetan nerbioguneko selekzio batek Athletic Club handia izango duen aurkari. Ekitaldi honetarako, gainera, Haitzulo barri tabernak ekarpen txiki bat egin nahi izan du; norgehiagokako baloia haiek emana izango da.
Gentza Zabala Udaeta laudioarra pasa den irailaren 29an zendu zen, 24 urte zituela, Zeanurin auto istripu bat izan ostean. Erregional Preferenteko epailea zen, eta Zaramagara partidu bat zuzentzera zihoala gauzatu zen ezbeharra. C.D. Laudioko kategoria guztietan atezain baritua da. Eta, taldeak ahaztu ez duela erakutsi nahi du lehenengo urteurrenaren atarian.