Denboraldi arrakastatsua egin dute Urduña, Laudio eta Amurrioko futbol taldeek

Larunbaten aurtengo denboraldi oroigarriari amaiera puntua eman zioten C.D.Laudioko jokalari eta teknikoek Santutxuri 1-0 irabazten, eta bertan multzoko Liga txapeldunaren garaikurra jasotzeaz batera, Gaizka Bergarak jokalari erregularraren saria jaso zuen. Atzoko arratsaldean berriz, 2. B mailara igotzeko aurrean zein talde izango duen jakinarazi dute Futbol Ligatik.

Larunbaten aurtengo denboraldi oroigarriari amaiera puntua eman zioten C.D.Laudioko jokalari eta teknikoek Santutxuri 1-0 irabazten, eta bertan multzoko Liga txapeldunaren garaikurra jasotzeaz batera, Gaizka Bergarak jokalari erregularraren saria jaso zuen. Atzoko arratsaldean berriz, 2. B mailara igotzeko aurrean zein talde izango duen jakinarazi dute Futbol Ligatik. Racing de Ferrol izango da, hain zuzen ere, Casteloren mutilek menperatu beharko duten aurkaria, aurreko denboraldiko Ourenseren aurkako norgehiagoken ostean bigarren urtez jarraian talde Galiziar baten aurka neurtuko direlarik.

Laudioarrek aurretik daukaten zeregina ez da ahuntzaren gauerdiko eztula izango, Ferroleko taldea 3. Mailako talde guztietatik puntu gehien (97) batu dituen taldea izan da eta. 93 urteko historia dute “deabru berdeek”, eta haien lorpen nagusia 1939ko Espainiako Kopa (gaur eguneko Errege Kopa) irabazi izana da. Aurrekontu handiz, igoera ospatzeko osatutako talde da Racing de Ferrol, eta hori gutxi balitz etorriko partidua Ferrolen jokatuko da, galiziar zaleen aupada artean.

Joan-etorriko playoff-aren irabazleak zuzen-zuzenean lortuko du 2. B mailara igotzeko txartela, eta lehenengo aukeran lortuko ez balitz, beste aukera bat eukiko luke talde galtzaileak kanporaketa berri batean.

Amurrio Club-ek ere 3. mailarako igoera erdietsi du

Urte osoko lanaren ostean Amurrioko futbol taldeak erregional preferenteko txapela lortu du Gasteizko Sansomendin Lakuari 1-9 irabazita. Puntu bakarra beharrezkoa zuen talde aiaraldearrak 3. mailara bueltatzeko, eta aise lortu zuen beharrezko emaitza, Iñigo Frailek lortutako 5 golei esker hein handi baten.

Bi denboraldiz preferenten jokatu ondoren hainbat eta hainbat oroimen atsegin ekarri dizkien kategoriara bueltatu da beraz, Amurrio Club, eta Txabi Gauna presidenteak Iban Lopez entrenatzailea, jokalariak eta jarraitzaileen aupada eskertu nahi izan ditu.

C.D.Urduñak itxaron beharko du

Urduñak, berriz, jokatu du dagoeneko erregionaleko 2. mailara igotzea. 3. geratu diren multzoan lehiatu da. San Antoniorekin berdindu eta gero, Astrabudua 0-5 menpean hartu zuen. Ondorioz, igoera zuzeneko txartela lortuta zeukala iragarri zuen. San Antoniorekin berdinduta zegoen afera baina aberagea alde zeukaten eta beraz, Etxebarriko taldeak 5 goleko diferentzia baino handikoa behar zuen talde urduñarrari ligako txapela osteko.

Hala, San Antoniko taldeak 6-1 irabazi zuen eta zuzenean igoko dira. Urduñak bigarren postua lortu duenez bere multzoan ez du zuzeneko igoera lortu, baina oraindik aukerak ditu. Erregionaleko 2. mailan aritzen den talderen bat desagertuko balitz, Urduñak beteko luke utzitako hutsunea eta.

Igoera gehiago Aiaraldean

Galdertrans Polikea Leize taldeak Bizkaiko 3. mailako H taldeko liga irabazi du, eta Galder Hernandez atezainak Zamora saria lortu du 11 norgehiagokan soilik 4 gol jaso ostean. Partidu guztiak irabazi dituzte bat ezik, berdinketarekin bukatu zena. Futbol 7 taldeak 5 urtetan zehar Araban aritu zen eta 1. zein 2. mailan ligak irabazi zituen eta Zamora sariak berreskuratu zituen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide