Hurrengo larunbatean, hilak 27, Amurrioko Refor gunean errugbi zale eta jokalari gazteentzako ekitaldiak antolatuko dira goizean zehar. Nerbioi Errugbi Elkarteak antolatuko du ekimena, eta prebenjamin, benjamín eta alebin kategorietako mutil eta neskatxak bertan parte hartzera deitu dituzte.
Amurrioko taldeaz gain, Getxo, Gernika, Durango, Kakarraldo, Bilbao, Mungia eta Santanderreko taldeak hurbilduko dira kontzentraziora. Antolatzaileek 120-150 jokalari gazte egongo direla estimatzen dute.
Ekimen hau ez da ekintza isolatua, aipatutako kluben artean astebururo egiten dituzten irteeren testuinguruan kokatzen baita. Xedea gazteek inguruko zonaldeak ezagutzea eta haien arteko adiskedetasuna sustatzea da, kirol honen harira betiere.
Hitzordua, beraz, apirilaren 27an da goizeko 10:30ean izango da Amurrioko Refor gunean, eta eguerdiko 13:30ak aldera luzatuko da. Eskualdeko zale guztiak bertaratzera gonbidatu dituzte antolakuntzatik.