Laudioko zikloturista lasterketan izena emateko epea zabaldu dute

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Garcia 2013ko api. 8a, 09:43

Maiatzaren 11an Laudion lehenbiziko aldiz antolatuko den zikloturismo lasterkertan parte hartzeko izen-emate epea zabaldu dutela jakinarazi dute S.C. Llodiana-ko antolatzaileek. 164 km-tako proba gogorra izango da, 2425 m-tako desnibel erantsiarekin.

 

Maiatzaren 11an Laudion lehenbiziko aldiz antolatuko den zikloturismo lasterkertan parte hartzeko izen-emate epea zabaldu dutela jakinarazi dute S.C.Llodiana-ko antolatzaileek. 164 km-tako proba gogorra izango da, 2425 m-tako desnibel erantsiarekin.

 

I. Laudioar zikloturista izenpean goizeko 8:00tan abiatuko dira txirrindulariak Laudiotik luiandora bidean, besteak beste Peña Angulo, La Horca, Salinas eta Garatetik pasa ostean Laudion bertan bukatzeko froga. Antolakuntzatik ez dute gutxieneko adin edo prestakuntza fisikorik eskatu, baina partehartzaileen zifra mugatu dute, ordea; 400 dorsaldun egongo dira gehienez irteeran.

 

Martxaren egunean partehartzaileek aparkaleku libreak, kamiseta eta oparia izango dutela jakinarazi dute, ohiko janari eta edariaz gain. Parte hartzeko prezioa 22 € izango da lizentziaduna izan ezkero, eta 35 € izan ezean, aldez aurretik internet bidez izena emanda, betiere. Lasterketaren egunean apuntatzeko aukera ere zabalik utzi dute (400 dorsalak bete ez badira, noski) baina zertxobait garestiagoa izango da izen-ematea: 30 € lizentzia daukanentzat eta 43 € ez daukatenentzat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide