Amurrioko gimnasia taldeak Aresketa torneoaren VI. edizioa antolatuko du hurrengo igandean, martxoak 24. Bañueta kiroldegian izango da leihaketa, eta goizeko 9:45etatik eguerdiko 13:00ak bitartean arituko dira lanean kategoria ezberdinetako gimnastak. Antolakuntzatik jakinarazi dutenez, Euskadiko, Errioxako eta Nafarroako lurraldetatik 100 gazte inguruk hartuko dute parte, bai eskola mailan eta bai federatu mailan. Hauek dira txapelketan leihatuko diren kategoriak:
- B ikasleak:
- Benjamin: tresnarik gabe
- Kimuak: tresnarik gabe
- A ikasleak:
- Benjamin: tresnarik gabe
- Gaztetxoak: pilota
- Jubenilak: zinta
- Federatu baseak:
- Kimuak: uztaila
- Gaztetxoak: mazoak
- Kadete: uztaila
- Federatuak:
- Gaztetxoak: tresnarik gabe
- Gaztetxoak: uztaila
Bestalde, joan den asteburuan federatu baseen Euskadiko Txapelketa antolatu zen Gasteizen, eta bertan kadete mailan Nerea Monasterio eta Paula Lopez amurrioarrak lehenengo eta hirugarren postuak lortu zituzten. Zorionak beraz biei.