Urteroko hitzordura bihurtzen ari da eskualdeko mendizaleen artean, eta aurtengoa martxa antolatzen den IV. edizioa izango da. Martxoaren 3an, igandea “Yarri memoriala” Artziniegako mendi ibilaldia abiatuko da frontoitik.
Ohi duten legez, Ganzorrotz Mendizale Taldeko kideek bi ibilbide prestatu dituzte martxaren barnean: luzeak 24 km izango ditu, eta mendizaleak Peñalba eta Otsati mendien tontorretatik eramango ditu, ondoren Zaballatik Artziniegara bueltatzeko. Laburra, berriz, 11 km-takoa izango da eta Sopeñako errege-bidetik Soxora igota luzearen ibilbidearekin bat egingo du bertan. Jatekoa eta edatekoa, nola, ez soberan egongo da bi ibilbideetan zehar.
Martxa luzea goizeko 8:00etan abiatuko da Artziniegako frontoietik, eta laburra 9:30etan leku beretik. Antolatzaileek eskatzen duten betekizun bakarra aldez aurretik izena ematea da, eta hori horretarako prestatu duten webgunean egin daiteke otsailaren 28rarte.
http://ganzorrotz.wordpress.com/artziniega-ibilaldia-2013/