Aurreko edizioen partaidetza handiaren ostean ezin huts egin zezakeen aurtengo hitzordura Laudio Ikastolak antolatutako krosa. XVII. edizioa izango da aurtengoa, eta otsailaren 17an ospatuko da Lamuza Parkean.
Lehiaketa Arabako eskoletako gaztetxoei zuzendua dago printzipioz, baina antolakuntzatik eskualde osoko 1999 eta 2004ra bitarteko korrikalariak gonbidatu nahi ditu parte hartzera. Beraz, Aiaraldea osoko atletismo zale gazteei irekita dagoen agerraldia da.
Adin tarte horretara oraindik iritsi ez diren txikientzako leku bat egin nahi izan dute ere, eta hala, 2005 eta ondoren jaio direnentzako agerraldi proba bat antolatuko da lehiaketa bukatu ostean, eguerdiko 12ak aldera.
Lehen proba 10:30etan abiatuko da, eta ordu erdi lehenago izena emateko epea itxiko dute antolatzaileek. Beti bezala, kirola eta euskara uztartzeko Laudio Ikastolaren ekimen bat da, eta partehartzailei nahiz familiei euskaraz mintzatzeko gonbita luzatu nahi izan diete.
Kategoriak eta ordutegiak honakoak izango dira:
10:30 Emakumezko infantilak (99-00)
10:45 Gizonezko infantilak (99-00)
11:05 Emakumezko alebinak (01-02)
11:15 Gizonezko alebinak (01-02)
11:39 Emakumezko benjaminak (03-04)
11:40 Gizonezko benjaminak (03-04)