Abian da Amurrioko Pilota Txapelketa Sozialaren VIII. edizioa

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Garcia 2013ko urt. 31a, 10:58

Urtero bezala, hemen da beste behin Amurrioko Pilotazale Elkartearen eskutik Pilota Txapelketa Soziala. Lehiaketa ostiralean abiatuko da eta maiatza bitartean astebururo partidak egongo dira udal-pilotalekuan.

 

Urtero bezala, hemen da beste behin Amurrioko Pilotazale Elkartearen eskutik Pilota Txapelketa Soziala. Lehiaketa ostiralean abiatuko da eta maiatza bitartean astebururo partidak egongo dira udal-pilotalekuan.

 

Guztira Euskal Herri osoko 64 herritako 178 bikote kantxaratuko dira txapela lortze bidean 7 kategoria ezberdinetan: benjaminak, kimuak (alevines), haurrak, gaztetxoak (cadetes), gazteak, seniorrak eta palan ari diren emakumezkoen 21 bikote gaztetxoetan. Hain zuzen ere, txapelketa aurkezteko deitu duten prentsaurrekoan emakumezkoen parte-hartzea azpimarratu nahi izan dute, Amurrioko neskek palan duten maila altuaren harira. Horren isla, Euskal Herriko txapela 5 aldiz irabazi duen Agirre-Landaluze bikotea.

 

Amurrioko Txapelketa Soziala aurkezteko prentsaurrekoan Fernando Palacios (Arabako Pilota Federazioko lehendakaria), Josune Irabien (Amurrioko Alkatea), Joseba Urieta (Amurrioko Pilotazale Elkarteko lehendakaria) eta Jon Guerrero (zuzendaritza-taldeko kidea) parte hartu izan dute, eta Udalaren babesa eskertu nahi izan dute.

 

Amurrioko Pilotazale Elkartea erreferentzia da Araban, eta txapelketa hau oso garrantzitsua da Euskal Herri osoan. Esate baterako, egun profesionaletan dabiltzan hiruzpalau pilotari txapelketa honetan lehiatutakoak dira, Apezetxea eta Ezkurdia tartean.

 

Finalak hurrengo egunetan ospatuko dira:

 

Maiatzak 3: gaztetxoak, gazteak eta seniorrak.

Ekainak 23: benjaminak, kimuak, haurrak eta emakumezkoak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide