C.D. Orduñak bere 50. urteurrena ospatuko du zenbait ekitaldirekin batera

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Garcia 2013ko urt. 24a, 11:08

 

Urduñako futbol taldeak mende erdia bete du jada, 1963. urtetik izen hori hartu zuen unetik, hain zuzen ere. Baina bertako futbolak ibilbide askoz luzeagoa dauka, eta “Orduñés” izenpean 1923/24ko Bizkaiko Futbol Federazioko memorian daude hastapenaren arrastoak. Orduko taldeak Bizkaiko gainontzeko herriekiko urruntasuna izan zuen zama pisutsulehiaketa ofizialetan parte hartzeko. Taldekideek ez zuten etsi, eta bere horretan jarraitu zuten haien xedearen lortze bidean.

 

Urduñako futbol taldeak mende erdia bete du jada, 1963. urtetik izen hori hartu zuen unetik, hain zuzen ere. Baina bertako futbolak ibilbide askoz luzeagoa dauka, eta “Orduñés” izenpean 1923/24ko Bizkaiko Futbol Federazioko memorian daude hastapenaren arrastoak. Orduko taldeak Bizkaiko gainontzeko herriekiko urruntasuna izan zuen zama pisutsulehiaketa ofizialetan parte hartzeko. Taldekideek ez zuten etsi, eta bere horretan jarraitu zuten haien xedearen lortze bidean.

Horrela, 1949/50 denboraldian, taldea desagertu eta birsortu ondoren, 3. mailako Nerbioi aldeko txapelketan eta Bizkaiko Kopan parte hartu zuen lehenbiziko aldiz. Bertan Laudio, Amurrio, Basauri edo Arrigorriaga bezalako talde askoz trebatuagoak topatu zituen, baina horrek ere ez zuen taldekideen kemena zapuztu.

1963ko irailaren 8an jaio zen C.D. Orduña, eta egun horretatik aurrera beti jokatu du Bizkaiko eskualdeko txapelketetan: 2. erregional, 1. erregional eta Preferente mailen artean. Talde hartako entrenatzailea Alfonso Morán izan zen, eta egungo kolore gorri eta zuriaz gain urdina ere janzten zuten taldearen hastapeneko jokalariek.

Gaur egungo taldeak Urduñako Arbieto Futbol zelaian dauka du egoitza, lehenengo urteetako instalazioekin zerikusirik ez dauka. C.D. Orduñak osasun paregabeaz bizi ditu garai berriak: 500 bazkide, 200 jokalari eta 10 talderekin. Horietatik bi emakumezkoenak dira. Kategoriei dagokionez alebin, kadete, jubenil, absolutu nahiz lehenengo taldeko jokalariak ditu klubak.

50 urteko historia ospatzeko taldeak zenbait hitzaldi antolatu ditu futbolaren inguruan. Besteak beste Carlos Pouso Mirandés-eko entrenatzailea bertan egona da, eta irailaren 8an jaialdi erraldoia egingo dutela aurreratu du. Bertan izango dira mende erdi honetan kluba zuzendu duten presidente guztiak.Jokalari, entrenatzaile nahiz zaletuak bertaratzera deituta daude.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide