Hurrengo igandean, urtarrilak 27 zenbatzen dituen egunean, alegia, Laudioko Herri Lasterketa ospatuko da. Froga herritarraren 6. edizioa izango da aurtengoa, eta Basalarrina euskal topagunea, Laudioko Atletismo Kluba eta Euskarri Kirol Elkartearen antolakuntzaren eskutik beste behin, Lamuza plazatik abiatuko da, goizeko 11:30tan.
10 km-ko ibilbidea izango da, eta baldintza bakarra izena eman beharra da. Horretarako, bi aukera ahalbidetu dituzte antolatzaileek korrikalarientzako: Lehenengoa, izena emateko prestatu duten hurrengo web gunea sartu: www.kirolprobak.com eta bigarrena, Laudioko Olinpus kirol dendan izena ematea. Prezioa 10 eurokoa izango aldez aurretik apuntatu direnentzat, eta 15ekoa berriz egunean bertan egiten dutenentzat.