Eli Pinedo eskubaloi jokalari amurrioarrak azken urte eta erdi ikaragarria bete du kirolaren alorrean. Donostiko Bera Bera eta Espainiako selekzioarekin, guztira, 10 txapelketa ezberdin eta 80 partidu jokatu ditu azken 16 hilabeteetan, eta erregistro goleatzaile ikaragarriak lortu ditu horietan: 332 gol, hots, 4,15 partiduko. Harrigarriena, gainera, partidu horietatatik guztietatik bakarrean baino gola lortu izan ez duela da. Espainiako selekzioarekin Islandiaren aurkako partiduan izan zen, joku olinpikoetara sailkatzeko norgehiagokan.
Momentu ezin hobean aurkitzen da, beraz, eskubaloi jokalaria. Ondorioz, bere taldean eta nazioarteko mailan jokatzen jarraitzeko behin baino gehiagotan erakutsi dituen gogoak, goi mailan segitzeko bere grina hasi zenetik berdin jarraitzen du eta.