Irteera berriak Goikogane Mendi Taldearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Garcia 2012ko abe. 17a, 09:30

2013 urteari ekiteko Goikogane Mendi Taldeak Arabako tontorretan hasiko du bere ibilaldia beste behin. Lehenengo hitzaldia urtarrilaren 13an proposatu dute Jarindo eta Albertia mendietan, eta ostean, hil beraren 27an Kapildui tontorrera igotzeko gonbita luzatu dute.

2013 urteari ekiteko Goikogane Mendi Taldeak Arabako tontorretan hasiko du bere ibilaldia beste behin. Lehenengo hitzaldia urtarrilaren 13an proposatu dute Jarindo eta Albertia mendietan, eta ostean, hil beraren 27an Kapildui tontorrera igotzeko gonbita luzatu dute.

Jarindo (896 m.) eta Albertia (868 m.) mendiak Arabako Gorbeialdean dauden tontor ederrenetakoak dira, Uribarri-Ganboako urtegiek biltzen dituzten Bizkai, Gipuzkoa eta Arabako bazter heze garbien inguruetan. Mendizaleei igoera nahikoa ez bazaie ere, Goikoganek azaldu du Albertia inguruan borroka latza egon zela Guda Zibilean. Legutioko zonalde horretan euskaldunek azken aukera galdu zuten, eta beraz, hainbat eta hainbat euskaldun haien bizia askatasunaren alde eman zuten tokia bisitatu nahi dutela argitu dute.

Igoera Krutzeta mendatetik hasiko da, ostean Arratzu-Ubarrundiako Landa herrian bukatzeko. Eguerdiko txangoa izango da, eta bazkal-ordurako etxean izango dira bertaratutakoak, izan ere, edozein mendizaleri gozagarri egingo zaion ibilbide lasaia izango dela azpimarratu dute Goikane Mendi Taldetik.

Urtarrilaren 27an, arestian aipatu bezala, Kapilduira (1.177 m.) hurbilduko da taldea urteko bigarren irtenaldian, Arabaren ekialdean dagoen Mendialdeara, Nafarroako lurretatik ez oso urrun. Okina herritik gora abiatuko da martxa, eta aldapa mardulik ezta bide nekagarri topatuko ez dutela esan dute. 

Tontorraz beste aldean, hego-sartaldean, Trebiñu topatuko dute zaleek, Arabako “Gibraltar”-a haien hitzetan, anakronismo antidemokratiko baten erruz Euskaditik at utzitako lurralde euskalduna dela eta.

Azkenik, ibilaldi hauek egiteko mendizale gogorra izan behar ez dela argi uzteak aparte, urtea ongi hasteko nahiz gure bazter ederrak ezagutzeko aitzakia polita izan daitekeela pentsatuz mendizale guztiei luzatu nahi izan diete gonbita bikoitza.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide