Laudioko Atletismo Klubak 2012ko Laudio Harana Nazioarteko Krosa antolatuko dela baieztatu du, nahiz eta uda honetan bertan behera geratuko zela iragarri zuten. Hitzordua, igande honetan bertan, hilak 25, goizeko 10:00etan Ellakuriko zelaietan.
Bazirudien Laudioko froga nagusiarentzat krisi ekonomikoaren ondorio latzak gehiegi izango zirela, eta berriro lasterketaz gozatzea ezinezko izango zela. Ez da horrela izango, baina Laudio Harana Krosak nazioarteko izaera galduko du aurten, estatal izatera pasatzeko, eta ez da telebistatik emango. Klubetik, halere, tankerako ataka larrian aurkitu ondoren pozik agertu dira lasterketaren antolakuntzarekin jarraitu ahal izan dutelako, eta atletismoak herrian daukan erroa ez galtzea garrantzitsuena dela adierazi dute.
Aurtengo edizioan, XXIX.ean, alegia, zaletuentzako tartea ere egongo da, popularrentzako kategoria antolatuko bait da ere. Izen ematea derrigorrezkoa izango da, federatu ala zaletuentzat, eta hori dohainik egin daiteke klubaren posta elektronikora idatziz: crossllodio@hotmail.com.