Aitor Hernandezek lortu du Laudioko IV. edizioko eliteko garaikurra, Egoitz Murgoitio txapeldun handia menderatu ostean. Pasaden urteko irabazlea izan zen Abadiñoko txirrindularia Hernandezengatik 13 segundura zeharkatu du helmuga, eta Javier Ruiz de Larrinaga Espainiako txapelduna izan da hirugarrena. Emakumeetan berriz, Rocio Gamonal izan da txapelduna, podiumean Lucia Gonzalez eta Maria Mercé Palacios lagundu diotelarik.
SC Llodianak urtero antolatzen duen proba gogorrak irudi politak utzi ditu urtero bezala, eta beste hainbat kategorietako irabazleak ere: Diego Pablo Sevilla (junior gizonak), Alicia Gonzalez (junior emakumeak), Jon Gil (kadete gizonak), Lidia Barba (kadete emakumeak), Juan José Romero (master 30), Marco Antonio Prieto (master 40), Ángel Emil Arias (master 50) eta José Simaes (master 60).