Orozko Mugari Bira proiektu berria jaio da herrian, Orozkoko mugak eta zonaldeko paisaiak ezagutaraztera emateko xedearekin. Martxak 61 km izango ditu guztira, 4.200 metro baino gehiagoko desnibelarekin, herriko mugetatik zehar egin beharko direnak, baina ez egun berean. Mendi ibilaldia 4 etapa ezberdinetan banatuta egongo da eta horiek gehienez 4 egun ezberdinetan gauzatzeko aukera egongo da.
Orozko Mugari Bira burutzera animatzen diren mendizaleek Arrolako mendilerroa, Gorbeia, Itxina eta Mendigisa iragan beharko dute amaierara iristeko. Bidean, baina, beste zenbait mendi-tontor zapaldu beharko dituzte: Kukutza/Elorritxugana, Aspaltza, Lakide eta Oderiaga kasu.
Izena emateko epea zabalik dago eta finalisten zerrendan egoteko beharrezkoa da bertan identifikatzea.