Goikogane Mendi Taldearen eskutik, pasa den igandean burutu zen Laudio Ibarra ibilaldiaren XXXII. edizioa. Aurtengoan 97 partehartzaile aurkeztu ziren irteeran baina 87k bakarrik amaitu ahal izan zuten ibilaldiak haientzat prest zituen 50 km-ak eta 3.200 metroko desnibela.
Ingurune eder bezain gogorreko martxa goizeko 7:30tan abiatu zen Laudiotik, eta lehenengoak 13:45ak aldera heldu baziren ere, osatu zuten azkenengoak arratsaldeko 20:00etan iritsi ziren herrira. Goraipagarria partehartzaile zaharrenak 70 urte zituela, ez da ahuntzaren gauerdiko eztula gero.
Hurrengo urterako mendizale gehiagori luzatu nahi diete parte hartzeko gonbita Goikogane Mendi Taldetik.