Aiarabike eta Laudioar Txirrindulari Taldearen eskutik hilaren 29an, larunbata, BTT (Terreno Orotariko Bizikleta) lehenengo ibilaldia antolatuko da Laudion, goizeko 10:00etan. Ibilbidea 34 km-koa izango da, 1500 m baino gehiagoko desnibelarekin eta herriko inguruetatik hurbilduko ditu txirrindulariak.
Elkarte antolatzaileek bizikleta munduko zale oro gonbidatzen du parte hartzera, baina partehartzaile kopurua 200 lagunetara murriztuko da lehen urte honetan. Federatu eta federatu gabeko txirrindularietara zuzentzen da lasterketa, baina parte hartzeko prezioa ezberdina da: 10 euro aurrenekoentzat, 15 bigarrenentzat.
Parte hartzaileek Aiarabikek duen web gunean eman beharko dute izena data baino lehen. Animatu eta parte hartu!