Duela bi aste Plentzian antolatutako Euskadiko Akuatloi txapelketan Ibone Sanchez laudioko atletak kategorian daukan nagusitasuna argi utzi zuen bigarren urtez jarraian txapela erraz eramanaz. Frogaren hiru zatiak, 2,5 km oinez korrika, km 1 igerian eta beste 2,5 km gehiago korrika, aski izan zituen atleta gazteak bigarren sailkatuari minutu bat baino gehiagoko tartea ateratzeko.
Euskadiko txapelketakoa ez da izan, baina, Sanchezek aurten lortu izan duen garaikur bakarra, Barakaldon eta Tuteran bere kategorian nagusitu ostean. Gainera, Pontevedran, Donostin, Hondarribin, Valentzian edota Senperen emaitza paregabeak erdietsi izan ditu Euskal Herri nahiz Espainia mailan, behin baino gehiagotan podium-era igoaz.